libros
reportajes
catálogo proyecciones
calendario
autor
 
 
 

 
Proyecciones : Pangea II (Euskaraz) << Volver   
 
 
“Pangea, kontinenteetako sakonuneetara bidaia” 2000.eko irailetik 2001eko ekaina arte burutu genuen, kontinente bakoitzeko punturik baxuena ezagutzeko asmoz. Espedizio gehienen helburua gailurrak diren garai honetan, munduko depresio sakonenetara jo genuen, esplorazio eta ezagutza bidaia oraindik posible dela sinistuta. Sakontasun geografikoaz gain, urrutiko lurralde hauek ahalik eta modu sakonenean ezagutzeko ahalegina egin genuen. Horretarako, ikuspuntu anitzak erabili genituen -historia, geografia, biologia, geologia, ohiturak, bizimoduak, lanbideak...- eta bertakoen ahotik jaso genituen istorio interesgarrienak.

Europa

Kaspiar Itsasoa -Europako depresiorik sakonena- ez da itsasoa, munduko lakurik handiena baizik. Europa eta Asia arteko muga zirriborratzen du eta bost herrialdek banatzen dute itsasertza: Errusiak, Azerbaijanek, Iranek, Turkmenistanek eta Kazakistanek. Etnia puzzlea oso nahasia da: Errusiako puskan bakarrik, errusiarrak, ukraniarrak, kazakiarrak, tartariarrak, kalmikiarrak, nogaitziarrak, dagestandarrak, txetxeniarrak eta turkmeniarrak bizi dira.

Moskuko Plaza Gorritik hasi eta Errusia sakoneko azken herrixketaraino abiatu ginen, 31 orduko trena hartuta. Trena azerbaiandarrez eta armeniarrez lepo zihoan eta Kaukasoko istorio gogor ugari entzun genuen bagoietan. Astrakan hirian jaitsi eta Volga ibaiaren delta erraldoian barneratu ginen, Kaspiar Itsasoraino heltzeko (-28 metro). Vodkaz blai zeuden militar astunak jasan eta esturioiaren legez kanpoko arrantza gertutik ezagutu genuen –arrain honen arrautzekin kabiar estimatua egiten da.

Asia

Itsaso Hila Asiako eta mundu osoko depresiorik sakonena da. Aspaldiko mapek itsas maila azpitik 392 metrotan zegoela esaten zuten, baina laku itxi hau azkar lehortzen ari da eta, gaur egun, -411 metrotan dago bere ertza. Bibliak “basamortu handi eta ikaragarria” deitzen dio Itsaso Hileko depresioari.

Itsaso Hileko ur litro batek 300 gramo gatz dauzka, ozeanoek baino hamar aldiz gehiago, eta dentsitate horri esker bertako uretan flota daiteke. Bitxia badirudi ere, Itsaso Hilean bada bizirik: bakteria gutxi batzuk ur gazietan.  tan.  tan.  tan.  tan.  tan. 

Asiako bidaia Jordaniako hiriburuan, Ammanen, hasi genuen. Kotxe bat alokatu eta iparretik hegora ezagutu genuen herrialdea: ekialdeko basamortua, Jordan ibaiaren bailara, harkaitzetan zizelkatutako Petra hiria, Wadi Rum basamortu koloretsua... eta Aqabako portutik Egiptoko Sinai penintsulara igaro ginen. Itsaso Gorrian buzeatu, Sinai mendiaren gailurrean lo egin eta Israelera sartu ginen. Bertan, Negeveko basamortua zeharkatu eta Galileako Itsasoraino iritsi ginen. Israeldarren eta palestinarren arteko gatazka oso nahasia zegoenez, Jerusalemeko bisita bertan behera utzi eta uste baino lehenago itzuli ginen etxera.

Afrika

Djibuti herrialde txiki bat da, Afrikako Adarraren oinarrian, munduko bataz besteko tenperatura altuenetakoak dituena. Djibuti hiriburuan, egunero 44 gradu izan genituen itzaletan, 60tik gertu eguzkitan. Hala ere, herrialdea ezagutzeko aukera ez genuen galdu: iparralde menditsuan affar tribuen bizimodura hurbildu ginen, eta ospitale bakarti bat aurrera ateratzeko Sor Luisa moja kolonbiarraren ahaleginak harritu gintuen. Bertakoen arazoak gertutik ezagutu genituen, apalenetatik potoloetaraino: kat hosto anfetaminikoak murtxikatzearen bizio nazionala probatu genuen, adibidez, eta Djibutiko lehen ministroak bere etxeko egongelan hartu gintuen, 1991-1994 arteko gerra zibila itxi berri duen bake akordioa azaltzeko.

Assal lakuko depresio sakona (-157 metro) Afrika eta Arabiako plaka kontinentalak banatzen diren zartaduran dago. Pitzadura horretatik itsasoko ura iragazten da Assaleraino, eta kontinenteak erabat banatzen direnean, ozeano berri bat jaioko da bertan. Etengabeko lurrikara eta erupzioak jasaten dituen lurralde bolkaniko honen erdian dago Assal laku gazia, gatzaga baten ondoan. Affar tribuko nomadek laku ondotik gatza hartu eta ganbelu-karabanekin Etiopiaraino eramaten dute. Itzaletan 48º  eta eguzkitan 61º neurtu genituen.u genituen.u genituen.u genituen.u genituen.u genituen.u genituen.u genituen.u genituen.u genituen.